XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AurkezpenaEmakundek Euskal Autonomi Elkarteko Emakumeentzako Ekintza Positiborako Planetan jasotzen duen oinarrizko helburua da benetako eskola hezkidetzaileak lortzea, aniztasunetik eta banakotasunetik abiatuta nortasun pertsonalak bultzatzen dituzten ereduak darabiltzaten eskolak.
Izan ere, hori da Erreformaren barruan dagoen hezkuntza-sistemaren xederik garrantzitsuena.
Gizonei eta emakumeei, sexuaren arabera, paper, balio, eta trebetasun ezberdinak banatzen zaizkie eta ezin dituzte ahalmen guztiak osorik garatu.
Hori ulertzeko, sozializazio-prozesuaren analisia (eskola, familia, komunikabideak) egin behar dugu lehenengo eta behin.
Prozesu horrek balio, iritzi eta trebetasun ezberdinak garatzen ditu gizonezko eta emakumezkoentzat.
Gizonezkoenak eremu publikoarekin zerikusia daukate eta emakumezkoenak eremu pribatuarekin; lehenengo eremuak bigarrena gutxietsi eta menperatu egiten du, gizartea banatu eta hierarkizatu.
Pertsona guztiz gara dadin, sexua kontuan hartu gabe, dikotomia hori apurtu egin behar da; beraz, hezkuntza-eremuan diharduten irakasleek eta hezkuntza-eragileek estrategia metodologikoak eta interbentzio-ereduak garatu behar dituzte.
Horrela, hezkuntza-sistema neska-mutikoen garapen osoa bultzatzeko gai izango da eta etorkizuneko erronkei erantzukizunez eta aukera-berdintasunean aurre egiteko prestatuko ditu.
Zentzu horretan, hezkidetzak hezkuntzako eragin-esparrua izan behar du, hain zuzen, curriculum eta irakaslan osoaren bidez balioen irakaskuntzari ekiten diona, gizarte zuzena, solidario, partehartzailea eta arduraduna lortzeko.
Curriculumaren edukietan, indarrean dagoen balio-sisteman eta ezkutuko curriculumean eragin beharra dago,
horrek guztiak, azken finean, hezkuntza- eta kultura-aldaketa garatzeko balioko du, bai nesken eta bai mutilen itxaropen pertsonalak eta profesionalak zabalduko dituen aldaketa.
Bide horretatik, beharrezkoa da eskola eta familia sentsibilizatzea, irakasleak prestatzea, ikerketak bultzatzea eta ikastetxeak bideratzea eta laguntzea hezkidetzaren marko teorikotik, hezkuntza- eta curriculum-proiektuak gara daitezen.
Horrexeri lagundu nahi dio Emakundek,
Txaro Arteaga
Txaro Arteaga Ansa
EMAKUNDE/Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaria